Aia Turismoa

Urdaneta

Urdaneta

Eliza historiko bat, paisaia ederrak eta giro lasaia eskaintzen ditu bisitarientzat. Bertako zerbitzuak eta tradizioak ezagutu daitezke.

Altzolatik gertu Urdaneta auzoa daukagu. Bertan, San Martin Elizaren ondoan, zenbait etxe daude elkarren ondoan. Gaur egun, Zarautzetik barrena irits daiteke bertara, baina orain dela gutxi ez zuen errepiderik. Beraz, ordura arte ekonomia beren buruak hornitzeko jardueretan zegoen oinarrituta, ia erabat itxia, eta auzoak herri txiki-txiki bateko zerbitzuak eskaintzen zituen: eliza, apaiza, hilerria, pilotalekua, eskola, maisu-maistra, taberna, etab. Alameda markesak izan ziren auzo honen jabe.