Aia Turismoa

Orientazio zirkuituak

Orientazio zirkuituak

Naturan orientatzeko probak egiteko aukera, ibilbide desberdinetan balizak bilatuz. Pagoetako Parke Naturalaz eta Lorategi Botanikoaz gozatzeko leku paregabea.
Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza. Parte hartzaile bakoitzak, mapa bat eta kontrol txartel bat izango du, bertan baliza bakoitza zulatu beharko delarik. Orientatzen ikasiz, Pagoetako Parke Naturalaz gozatu eta Iturrarango Lorategi Botanikoa ezagutu dezakezu. Horia, 1,3 km (familia eta umeei zuzendua) 10 baliza Laranja, 2,7 km (gazte eta heldu hasi berrientzat) 15 baliza Gorria, 3,5 km (orientazioan aritzen direnentzat) 18 baliza