Aia Turismoa

Kurpidea

Kurpidea

Erdigunearen inguruan, mendi ikusgarriak eta baserri tradizionalak aurki daitezke, paisaia ederrak eta natura maite dutenentzat leku paregabea.

Erdigunearen inguruko bigarren auzoa Kurpidea da, bertan Ernio-txiki gailurra dago, Pagoetaren magaletik Aiako hegalak ikusteko talaia ezin hobea. Bertako baserrien artean, Jonsansoro, Azpitarte eta Zinkunegi-saletxe baserriak dira nabarmentzekoak.