Aia Turismoa

Lokate nekazalturismoa

Lokate nekazalturismoa

Baserri berde eta menditsuan, natura eta lasaitasuna bilatzen dutenentzat, etxe erosoak eta aisialdirako guneak eskaintzen ditu. Ideal familia eta lagunentzat.

Zelai berdez eta mendiz inguratuta dago gure baserria, itsasotik gertu, Aiako herrigunetik bi kilometrora, Pagoeta Natura Parkearen inguruan. Lokate XVII. mendeko baserri bat da, baina pixkanaka eraberritzen joan gara: lastategia eta dolarea zeuden lekuan, hamar pertsonarentzako etxe bat daukagu, 'Lokate Handi'; familia zein lagunak biltzeko ezin hobea. Bestalde, lehen garai bateko ukuilua zegoen lekuan, orain bi logelako apartamentua daukagu, erabat hornitua, 'Lokate Txiki'. Ataripe ireki eta zabala daukagu, haurrak jolasteko, aisialdirako edo barbakoa egiteko egokia. Bezeroentzat eskuragarri ditugu sehaskak eta ohe osagarriak. Logela guztietan berogailua dago eta sukaldeak guztiz hornituta daude.