Aia Turismoa

Karobiak

Karobiak

Antzinako labe harrizko handiak bisitatzeko aukera dago, non karearen ekoizpena ezagut daitekeen. Historia eta natura uztartzen dira leku berezi honetan.

Antzina, harria berotuz karea lortzeko erabiltzen ziren harrizko labe handiak dira karobiak. Borobilak, 4-8 m bitarteko diametroa izan ohi zuten eta 10 m-ko altuera izan zezaketen. Harria kare-hauts bihurtzen zen, antzinako nekazal munduan beharrezkoa etxeko bizitza eta lanerako: eraikuntzan, ongarri bezala soroetan, desinfektante bezala… Hemen Euskal Herrian XVIII – XX. mendeetan gailendu zen karearen erabilera eta gaur egun baserrien inguruan aztarna ugari aurki ditzakegu.