Aia Turismoa

Andatza

Andatza

San Pedro baseliza XVII. mendekoa da, eta urtero erromeriak antolatzen dira. Paisaia ederra eta historia aberatsa eskaintzen ditu bisitarientzat.

Olaskoegia auzoaren beste aldean Andatza auzoa dago. San Pedro izenaz ere ezagutzen dute askok, izen bereko XVII. mendeko baselizagatik. Garai batean burdinolak zeuden bertan. Nabarmentzekoa Aristerrazu baserria eta urtero egiten duten erromeri denboraldia urritik ekainera. Azken urteotan asko aldatu da ingurune hau, bai hazkunde demografikoa izan duelako bai paisaia aldatu egin delako. Izan ere, etxebizitza berriak eta enpresa handiak eraiki dituzte bertan.