Aia Turismoa

Aizpeako Amaren Ermita

Aizpeako Amaren Ermita

Lehenengo aipamenak 1530 urtekoak dira eta korintiar estiloko hiru erretaula jasotzen ditu.

Lehenagotik haitzaren azpian Ama Birjina gurtzen zuten tokian sortutako ermita da. Barruan agertzen diren hiru erretaulen egileak Pedro de Latixera eta Domingo de Zatarain artistak izan ziren, haiek burutzeko agindua 1661. urtean jaso zutelarik. Erdian kokaturiko erretaulan jasotako Aitzpeako Ama Birjinaren tailua bereziki apagarria da, XV. mendekoa baita. Koruko zutabeak, gainera, lanketa nabarmena islatzen dute.