Aia Turismoa

Agorregiko zalditokia

Agorregiko zalditokia

Familian edo lagunekin, zaldi ibilaldiak naturan zehar, XV. mendeko burdinolaren ondotik. Esperientzia paregabea natura eta zaldiaren munduan.
Zaldi ibilaldiak haur zein helduentzat. Familian, bikotearekin edo lagunekin, talde txikietan. Ibilaldi osoa monitorearekin egiten da, ikasten joateko. Ordu eta erdiko jarduerak. Pagoeta Natura Parkean barrena, pago eta haritzen artean XV. mendeko burdinolatik ere igaroko gara. Bizi ezazu esperientzia bat natura eta zaldiaren inguruko ezaugarriak ezagutuz. Udaran zaldi ibilaldiak eta ingeleseko ikastaroak eskeintzen dira.