Aia Turismoa

Agorregiko Burdinola eta Errotak

Agorregiko Burdinola eta Errotak

Industriaurreko ondarea ezagutzeko leku paregabea da, XVIII. mendeko instalazio hidraulikoak eta burdinola historikoak bisitatzeko aukera eskaintzen duena.
Agorregiko burdinola eta errota hidraulikoen gunea oso egokia da industriaurreko ondarea ezagutzeko. XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailaketa gaur egun martxan ikusi daitezke. Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burdinola nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.