Aia Turismoa

SL-Gi 4002 Faunaren ibilbidea

SL-Gi 4002 Faunaren ibilbidea

Familia eta ibiltarientzat egokia, baserriak eta fauna ezagutzeko aukera eskaintzen du. Pottokak, betizuak eta orkatzak ikusteko leku paregabea.

Pagoetako fauna eta baserriak ezagutu nahi dituzten familia eta ibiltarientzat oso egokia da ibilbide hau. Lehendabizi Laurgaingo aparkalekura igo behar da poliki poliki. Lardizabal jaun-andreen otoi lekua zen santutxo ezagunetik barrena. Hemendik igotzen jarraitu ezkero Sarrola baserrira iritsiko gara eta inguruko itxituretan pottokak, betizuak, orkatzak eta oreinak ikusi eta baserriko bordan parkeko animaliei buruz zerbait gehiago ikasi genezake.