Aia Turismoa

Erlategia

Erlategia

Iturraran Parketxetik gertu, bisita gidatuetan erlauntzen egitura eta antolaketa ezagutu daitezke. Bertako erle beltza ekosistemaren garrantzitsua da.
Iturraran Parketxetik gertu eta helburu didaktikoekin, erlategi bat eraiki da eta bisita gidatuetan erlauntzen egitura eta antolaketa ikusi ahal izaten da, erleen bizimodua zuzen zuzenean jarraitzeko prestatua baitago. Euskal Herriko erle beltza da bertan daukaguna. Bertako erlea da, ekoizpen erregular bat ziurtatzen du, zainketa minimoa behar du eta ekosistema mantentzeko beharrezkoa da. Gure ekosistemen polinizatzaile nagusienetakoa da, horregatik da hain garrantzitsua bere kontserbazio eta zabalkuntza.