Aia Turismoa

Udaletxea (1563-1852)

Udaletxea (1563-1852)

1563an eraikitako etxe historiko honek bisitariak erakartzen ditu, bere berrikuntzek eta iraganeko gertaerek aberastutako historiarekin.
1563an eraikitako etxea, Beltranenea izenez zen ezaguna Gaur egun udaletxea kokatuta dagoen erakina Juan Beltrán de Yurritak eraiki zuen eta urtean 5 urrezko dukat, oilo bat eta kapoi baten truke alokatzen zuen. 1583an haren oinordeko Juana de Yrurek hainbat berrikuntza bultzatu zituen eta 1672an beste aldaketa garrantzitsu batzuk egin ziren.
1812an, Espainiako Independentzia Gerra betean, probintziako boluntario partida bati segika zebilen Frantziako soldadu zutabe batek su eman zion Beltranenea etxeari. Udaleko agiritegia erre egin zen eta betirako galdu; etxea berriz, erabat suntsituta geratu zen. Horrenbestez, mendeetan zehar eraikinaren jatorrizko itxura nabarmen aldatu dela esan daiteke.