Aia Turismoa

GR 35 E01 Altxonbide ibilbidea: Zarautz – Bidegoian

GR 35 E01 Altxonbide ibilbidea: Zarautz – Bidegoian

Ibilbide honek artzain-bideak jarraituz, natura-parke eta babesgune ederrak lotzen ditu, paisaia ikusgarriak eta fauna aniztasuna eskaintzen ditu turistentzat.

Ibilbide luze honen bitartez Lizarrusti, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga, Zarautzekin, Gipuzkoar kostaldearekin, lotzen da artzain-bideei jarraika. Altxonbide izenak ere esanahi hori du: Artzainen Bidea. Xenda honen bitartez honako babesguneak lotzen dira: Aralar Natur Parkea (Lizarrusti), Hernio-Gazume KBEa, Pagoeta Natur Parkea eta Iñurritza Biotopo Babestua (Zarautz).