Aia Turismoa

IZETA

IZETA

Bi sagardo berezi ekoizten dira, bertako sagarrekin. Bisitariak esperientzia paregabea bizitzeko aukera dute, Euskal Sagardoaren kalitatearekin.

Etxean sortutako bi sagardo Izeta Sagardotegian bi sagardo ezberdin ekoizten ditugu, IZ Sagardoa batetik, eta betidanik sortu izan dugun Izeta sagardoa bestetik. Bi sagardoak ia osotasunean gure sagastietako sagarrekin sortzen baditugu ere, Euskal Sagardoaren ziurtagiriak IZ Sagardoren ekoizpena %100ean bertako sagarrekin egina egotea bermatzen du.