Aia Turismoa

Baso bainuak

Baso bainuak

Naturaren barruan, bost zentzumenak aktibatuz, erlaxatzeko eta sormena berreskuratzeko esperientzia paregabea eskaintzen du. Naturarekin konektatzeko aukera.
Naturan murgilduz, eguneroko erritmo bizia moteltzen laguntzen digun esperientzia sentsoriala da baso bainua. Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu, entzun. Bost zentzumenak eta naturako elementuak elkarrekin jolasean. Erritmo pausatu batean arnasa hartu, inguruneaz gozatu eta txunditzeko gaitasuna oroitzeko nahia da soilik behar dena… Familian, lagunekin, bakarka, taldean… Eguneroko erritmo azkarrak gailendu egin zaituela, nekatuta zaudela edota zure sormen gaitasuna galduta duzula sentitzen baduzu, baliteke naturara itzuli eta baso bainu batean parte hartzeko unea izatea.