Aia Turismoa

San Esteban Parrokia (XV-XVII)

San Esteban Parrokia (XV-XVII)

1350ean lehen aipamena, mendeetan berreraiki eta handitua. Nabe bakarreko eraikina, gurutze latino itxurakoa, bisitatzeko leku berezia.
Elizaren lehen aipamena 1350. urtekoa da. Historian zehar mendez mende berreraiki eta handitu dute. Nabe bakarreko eraikina da. Gurutze latino itxurako oinplanoa, abside alakatuak eta gurutze gangak ditu. Gaur egun kaskoaren ikonoa da.