Aia Turismoa

Altzola

Altzola

Pagoeta Natura Parkearen inguruan kokatuta, leku bakarti eta xarmangarria da, bisitarientzako historia eta natura eskaintzen dituena.

Altzola auzoak Pagoeta Natura Parkearen gainerako lur eremua hartzen du. Altzola leku bakarti eta bukolikoa da, eta oso berandu lortu zuen, Urdanetatik barrena, errepide probintzialekin lotura izatea. Horri esker, bere harresien artetik ezkutukoaren xarma berezia suma daiteke oraindik. San Romanen omenezko elizaz gain, bi eraikin nabarmentzen dira paisaia horretan: bata, Altzolako garai bateko komentua (gaur egun, Moja-Etxea); eta bestea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren behitegia (erdigunearen ondoan).