Aia Turismoa

Iturraran Baserria

Iturraran Baserria

XVIII. mendeko baserri honek historia eta natura uztartzen ditu. Interpretazio-zentroa da, bisitariei ingurunea eta ohiturak ezagutzen laguntzen diena.
Pagoeta Natura Parkeko interpretazio-zentroa. Iturraran, XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserria da. Osagai bitxiak ikusi daitezke oraindik: zurezko armazoian grabatutako zenbaki erromatarrak, muntatze eta eraikitze ordena zehazten zituztenak, zutabeetan sarturiko itsulapiko sekretuak, sagardo dolarearen aztarnak… Bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoeta Natura Parkearen interpretazio-zentroa ere bada. Pagoetako ingurune fisikoa eta etnografikoa ezagutarazten laguntzen duen erakusketa iraunkorra, tailer didaktikoa eta euskarri interaktiboak aurkitzen dira Iturraranen. Hauei esker, naturaren eta giza jardueren arteko orekaren berri izango du bisitariak. Bisita mota honetan baserriaren egitura, garai bateko banaketa, bizimodua eta ohiturak azaltzen dira.