Herrigune historikoa
Udaletxea (1563-1852)
1563an eraikitako etxea, Beltranenea izenez zen ezaguna.
Gaur egun udaletxea kokatuta dagoen erakina Juan Beltrán de Yurritak eraiki zuen eta urtean 5 urrezko dukat, oilo bat eta kapoi baten truke alokatzen zuen. 1583an haren oinordeko Juana de Yrurek hainbat berrikuntza bultzatu zituen eta 1672an beste aldaketa garrantzitsu batzuk egin ziren.
1812an, Espainiako Independentzia Gerra betean, probintziako boluntario partida bati segika zebilen Frantziako soldadu zutabe batek su eman zion Beltranenea etxeari. Udaleko agiritegia erre egin zen eta betirako galdu; etxea berriz, erabat suntsituta geratu zen. Horrenbestez, mendeetan zehar eraikinaren jatorrizko itxura nabarmen aldatu dela esan daiteke.
San Esteban Parrokia (XV-XVII)
Euskal gotiko estiloko eliza.
Aizpeako Amaren Ermita
Lehenengo aipamenak 1530 urtekoak dira eta korintiar estiloko hiru erretaula jasotzen ditu.
Etxetxo
Barroko estiloko santutxoa.
Serorategi (1734)
Sarrerako atearen goialdean ikusi daiteke etxearen eraikuntza-urtea: 1734.
Erreroenea (1774)
Interes handikoa.
Gilisastienea (XVII)
XVII. mendeko eraikina.
Ostatu Berri (1735)
1735ean eraikitako etxea.
Garagorrienea (1735)
XVII. mendean eraikitako baserria.
Udaletxea (1563-1852)
1563an eraikitako etxea, Beltranenea izenez zen ezaguna.