Herrigune historikoa
San Esteban Parrokia (XV-XVII)
Euskal gotiko estiloko eliza.
Lehenen erreferentziak 1350. urtekoak dira, nahiz eta XVI. eta XVII. mendeen artean berreraiki zuten Pascual de Iturriza, Juan Simon de Iturriza eta Martin de Gorostiola hargi maisuek. Gurutzadura aberatsagatik nabarmentzen da bereziki. Andrés de Araoz eskultore handiak jatorrizko erretauluan parte hartu zuen, eta hil ondoren, bere anaia Diegok amaitu zuen lana. Gaur egun, ordea, barroko estiloko erretaula batek apaintzen du tenpluaren barrualdea. Artista ospetsu hauen parte-hartzeak eliza honek mendeetan zehar izan duen garrantzia erakusten du.
San Esteban Parrokia (XV-XVII)
Euskal gotiko estiloko eliza.
Aizpeako Amaren Ermita
Lehenengo aipamenak 1530 urtekoak dira eta korintiar estiloko hiru erretaula jasotzen ditu.
Etxetxo
Barroko estiloko santutxoa.
Serorategi (1734)
Sarrerako atearen goialdean ikusi daiteke etxearen eraikuntza-urtea: 1734.
Erreroenea (1774)
Interes handikoa.
Gilisastienea (XVII)
XVII. mendeko eraikina.
Ostatu Berri (1735)
1735ean eraikitako etxea.
Garagorrienea (1735)
XVII. mendean eraikitako baserria.
Udaletxea (1563-1852)
1563an eraikitako etxea, Beltranenea izenez zen ezaguna.