Herrigune historikoa
Serorategi (1734)
Sarrerako atearen goialdean ikusi daiteke etxearen eraikuntza-urtea: 1734.
1878an, jabea zen Juan Fermin Ostolaza Legarra apaizak eraikina Parrokiari eman zion eta XX. mendean zehar Parrokiako serora eta sakristaua bizi izan ziren hemen. Inguruko baserrietatik zetorren jendea etxe honetan aldatzen omen zituen oinetakoak igandeko mezetara sartu aurretik.
Oin ia karratuko eraikin honen ezaugarri arkitektoniko aipagarrienak: eskantzuak, platabandak eta harlanduzko lanez osaturiko markoak aurkezten dituzten harri-horma luzituak, edota teilatu-hegaleko harburu landuak, besteak beste.
San Esteban Parrokia (XV-XVII)
Euskal gotiko estiloko eliza.
Aizpeako Amaren Ermita
Lehenengo aipamenak 1530 urtekoak dira eta korintiar estiloko hiru erretaula jasotzen ditu.
Etxetxo
Barroko estiloko santutxoa.
Serorategi (1734)
Sarrerako atearen goialdean ikusi daiteke etxearen eraikuntza-urtea: 1734.
Erreroenea (1774)
Interes handikoa.
Gilisastienea (XVII)
XVII. mendeko eraikina.
Ostatu Berri (1735)
1735ean eraikitako etxea.
Garagorrienea (1735)
XVII. mendean eraikitako baserria.
Udaletxea (1563-1852)
1563an eraikitako etxea, Beltranenea izenez zen ezaguna.