SL-Gi 4003 Pagoetako hagina

Behorbarroteko hagina

Behorbarroteko hagina

Baso misto batean, espezie heraldiko bat aurkituko duzu, 200 urteko hagin bat. Naturaren edertasuna eta historia batzen ditu leku honek.

“Behorren leku” honetan baso mistoa dago: bertoko espezieak (pagoa eta urkia) eta kanpokoak (altzifre eta alertzea) daude. Horien artean, ezkutatuta, hagin hau dago, Gipuzkoako espezie heraldiko nagusia. Parkean dauden espezieen dentsitatea altua izan arren, zuhaitz bat ere ez da hau baino handiagoa edo zaharragoa, 200 urte baino gehiago bait dauzka.
Garaikide asko moztu egin dituzte zuhaitz emankorragoei lekua egiteko, eta berrehun urte baino gehiago dauzkan hagin hau oraindik bizirik badago, aldapa gogorragatik eta, batez ere, sustraiak besarkatzen dituen kareharriarengatik izan da.