SL-Gi 4003 Pagoetako hagina
Aia
Mendi eta itsasertzeko paisaia ederrak, historia eta kultura ondare aberatsa, eliza, baserri eta haitzuloak bisitatzeko leku paregabea da.
Aia Gipuzkoako herri handienetakoa dugu lurrez. Pagoeta mendiaren magalean dagoen herriguneak eta mendi eta haranetan barrena itsasora arte zabaltzen diren 11 auzoek osatzen dute udalerria.
Lur hauetan historia aurretik gizakia bizi zenaren berri ematen digute Altxerriko haitzuloetako aztarnek edota Arreta, olarteta eta Saberriko haitzetako tumuluek. Baina 1025. urtekoa da Aiari buruzko lehen aipamen idatzia. Kultura ondare aberatsa gordetzen du Aiak: eliza ugari, ermita, etxetxo, dorretxe, baserri, burdinola, errota, karobi elurzulo eta abar garai bateko bizi ohituren berri eman eta natura ingurunearen garrantzia erakusten dizkigutenak.
Aia
Mendi eta itsasertzeko paisaia ederrak, historia eta kultura ondare aberatsa, eliza, baserri eta haitzuloak bisitatzeko leku paregabea da.
San Esteban Parrokia (XV-XVII)
Euskal gotiko estiloko eliza.
Giltzarriturri
Pagoeta mendian dagoen Giltzarriturri koba karstikoak lur azpiko galeria eta pasabide ugari ditu, baita estalaktita eta estalagmita ikusgarriak ere.
Sagastizabaleko elur-zuloa
Elur pilatzeko eta kontserbatzeko zuloak bisitatzeko aukera paregabea da, historia eta tradizioa ezagutzeko, neguko paisaia ederrak gozatzeko.
Sagastizabaleko pagadia
Sagastizabaleko pagadia
Behorbarroteko hagina
Baso misto batean, espezie heraldiko bat aurkituko duzu, 200 urteko hagin bat. Naturaren edertasuna eta historia batzen ditu leku honek.