GR 35 E01 Altxonbide ibilbidea: Zarautz - Bidegoian

Iturriotz

Iturriotz

Ostatua mendian, tradizioz betea, San Ignacioren historiarekin lotuta. Bisitariak naturaz eta kulturaz gozatzeko leku paregabea.

Iturriotzeko benta, Gipuzkoako Lurralde historikoan ostatu zaharren artean ezagunenetako bat da. Hernio mendiko hegalean kokatuta dago. Tradizioak dioen moduan, oraindik baserri honetan mantentzen da San Ignacio de Loyolak, 1535ean, Paris eta Azpeitia artean eginiko bidaian Aian gaua pasa zuen gela. Indarrak berritzeko asmoarekin hartu zuen ostatu, bere Azpeitia maitera itzuli aurretik.