GR 35 E01 Altxonbide ibilbidea: Zarautz - Bidegoian
Iñurritzako biotopoa
KANALA Kanala Iñurritza ibaia itsasoratzen den lekua da. Kanala ez den arren, Zarautzen horrela deitzen diote. Leku berezia da benetan: ur gazia eta geza nahasten diren ingurune honetan, animalia bizitza aberatsa aurki daiteke, era askotarikoak eta ugariak: kaioak, kuliskak, korrokoiak, txirriak, zomorroak, barraskiloak… Kanala ingurune eta eszena bereziak eskaintzen dituen gunea da. DUNAK Zarautzen Gipuzkoako duna-sistema zabalena dugu, 17 hektareako azalera duena, eta ia osorik landarediaz eta faunaz beteta dago. Ekosistema berezi honetan hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta intsektu txikiak aurki daitezke. Pasabide batetik behatu daitezke, baina pazientzia apur bat beharko duzu, gehienak ingurunearekin mimetizatzen baitira. PADURA Iñurritzako padura ekosistema berezia duen gunea da, landaredia aparta duena. Egunean zehar marearen arabera bi bisita onartzen ditu, eta horrek eragin berezia du: lokatzetan gelditutako kresalari aurre egiteko gai diren landareak bakarrik bizi dira bertan, baina aldi berean, ur gezara egokitu behar dira. Paduretako landarediak berebiziko garrantzia du kanalaren eta paduraren ziklo biologikoan, eta ezinbestekoa da bertan bizi den faunarentzat.