Esperientziak
Orientazio zirkuituak
Naturan orientatzeko probak egiteko aukera, ibilbide desberdinetan balizak bilatuz. Pagoetako Parke Naturalaz eta Lorategi Botanikoaz gozatzeko leku paregabea.
Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza. Parte hartzaile bakoitzak, mapa bat eta kontrol txartel bat izango du, bertan baliza bakoitza zulatu beharko delarik. Orientatzen ikasiz, Pagoetako Parke Naturalaz gozatu eta Iturrarango Lorategi Botanikoa ezagutu dezakezu.
Horia, 1,3 km (familia eta umeei zuzendua)
10 baliza
Laranja, 2,7 km (gazte eta heldu hasi berrientzat)
15 baliza
Gorria, 3,5 km (orientazioan aritzen direnentzat)
18 baliza
Orientazio zirkuituak
Naturan orientatzeko probak egiteko aukera, ibilbide desberdinetan balizak bilatuz. Pagoetako Parke Naturalaz eta Lorategi Botanikoaz gozatzeko leku paregabea.
Baso bainuak
Naturaren barruan, bost zentzumenak aktibatuz, erlaxatzeko eta sormena berreskuratzeko esperientzia paregabea eskaintzen du. Naturarekin konektatzeko aukera.
Agorregiko zalditokia
Familian edo lagunekin, zaldi ibilaldiak naturan zehar, XV. mendeko burdinolaren ondotik. Esperientzia paregabea natura eta zaldiaren munduan.