Esperientziak
Agorregiko zalditokia
Familian edo lagunekin, zaldi ibilaldiak naturan zehar, XV. mendeko burdinolaren ondotik. Esperientzia paregabea natura eta zaldiaren munduan.
Zaldi ibilaldiak haur zein helduentzat. Familian, bikotearekin edo lagunekin, talde txikietan. Ibilaldi osoa monitorearekin egiten da, ikasten joateko. Ordu eta erdiko jarduerak.
Pagoeta Natura Parkean barrena, pago eta haritzen artean XV. mendeko burdinolatik ere igaroko gara.
Bizi ezazu esperientzia bat natura eta zaldiaren inguruko ezaugarriak ezagutuz.
Udaran zaldi ibilaldiak eta ingeleseko ikastaroak eskeintzen dira.
Orientazio zirkuituak
Naturan orientatzeko probak egiteko aukera, ibilbide desberdinetan balizak bilatuz. Pagoetako Parke Naturalaz eta Lorategi Botanikoaz gozatzeko leku paregabea.
Baso bainuak
Naturaren barruan, bost zentzumenak aktibatuz, erlaxatzeko eta sormena berreskuratzeko esperientzia paregabea eskaintzen du. Naturarekin konektatzeko aukera.
Agorregiko zalditokia
Familian edo lagunekin, zaldi ibilaldiak naturan zehar, XV. mendeko burdinolaren ondotik. Esperientzia paregabea natura eta zaldiaren munduan.