Bertako produktuak

K5 ARGIÑANO UPATEGIA

K5 ARGIÑANO UPATEGIA

300 metroko altueran, itsasotik gertu, mahats-bodega bat dago, paisaia ederrak eta naturaz inguratuta, bisitariak liluratzen dituena.

K5 Bodega Aian dago, 300 metroko altitudean, Kantauri itsasoaren parean eta Pagoeta Natura Parketik oso gertu, leku pribilegiatu batean, “Eztenagako Txorrua” izeneko magalean. Bertatik ezkerretara Getariko sagua ikusi daiteke eta eskubitara, Orioko arrantzale portuaren ahoa. Lursailak 30 hektarea ditu guztira, horietatik 15 mahatsondoz osaturik daude, Hondarrabi Zuri barietatez soilik. Gainontzeko 15 hektareak bodega inguratzen duten baso eta bidexkak dira, pagondo, gaztainondo eta haritzondoz gainezka.