COPY PR-Gi 4002 Pagoetako gurutzea
Laurgain
Pagoeta mendian hasten den auzo honek kobazulo ederrak eta historia aberatsa eskaintzen ditu. Naturaz gozatzeko eta kulturaz ikasteko leku paregabea da.
Zarautzerako bidea hartuta, Laurgain daukagu. Aiako auzorik handiena da, azalerari dagokionez. Pagoeta mendian hasten da, eta kostalderaino iristen da. Altxerriko kobazuloak dira bertako lekurik ederrenetakoak. Auzoaren jatorria Laurgaineko leinu etxearekin lotuta dago. Laurgain jauregiak, errepidearen ondoan, dorretxea izan zela erakusten dute: bere saeterak, leiho konopialak, leiho bikoiztuak eta abar. Atzerago, bi eraikin daude: San Migel eliza (dorre barrokoa, eta multzoa osatzeko, Apaizetxea) eta Bizkar baserria (izen bereko muinoan). Laurgainen Pagoeta Natura Parkeko lekurik esanguratsuenak daude.
Lukun
Zudugarai goitik 3 km-ra. Eguna eroso pasatzeko mahai, parrilla eta iturriez hornituta dago.
Sarrola
Betizuak, pottokak eta oreinak erdi aske bizi dira inguru honetan, eta horri esker jendeak haiek ikusteko aukera izaten du.
Laurgain
Pagoeta mendian hasten den auzo honek kobazulo ederrak eta historia aberatsa eskaintzen ditu. Naturaz gozatzeko eta kulturaz ikasteko leku paregabea da.
Laurgain auzoko San Migel ermita
Laurgain auzoko San Migel ermita
Laurgain auzoko santutxua
XVIII. mendeko santutxua. Gaur egun gurutze bakarra dauka baina garai batean hiru izan zituen.