PR-Gi 4002 Pagoetako gurutzea
Aia
Mendi eta itsasertzeko paisaia ederrak, historia eta kultura ondare aberatsa, eliza, baserri eta haitzuloak bisitatzeko leku paregabea da.
Aia Gipuzkoako herri handienetakoa dugu lurrez. Pagoeta mendiaren magalean dagoen herriguneak eta mendi eta haranetan barrena itsasora arte zabaltzen diren 11 auzoek osatzen dute udalerria.
Lur hauetan historia aurretik gizakia bizi zenaren berri ematen digute Altxerriko haitzuloetako aztarnek edota Arreta, olarteta eta Saberriko haitzetako tumuluek. Baina 1025. urtekoa da Aiari buruzko lehen aipamen idatzia. Kultura ondare aberatsa gordetzen du Aiak: eliza ugari, ermita, etxetxo, dorretxe, baserri, burdinola, errota, karobi elurzulo eta abar garai bateko bizi ohituren berri eman eta natura ingurunearen garrantzia erakusten dizkigutenak.
Aia
Mendi eta itsasertzeko paisaia ederrak, historia eta kultura ondare aberatsa, eliza, baserri eta haitzuloak bisitatzeko leku paregabea da.
San Esteban Parrokia (XV-XVII)
Euskal gotiko estiloko eliza.
Arreta
Arreta
Beonarribi
Beonarribi
Pagoetako elurzuloak
Elurrez betetako zulo historikoak bisitatzeko aukera eskaintzen du, non izotza kontserbatzeko eta elikagaiak prestatzeko metodo tradizionalak ezagut ditzakezun.
Urdaneta
Eliza historiko bat, paisaia ederrak eta giro lasaia eskaintzen ditu bisitarientzat. Bertako zerbitzuak eta tradizioak ezagutu daitezke.