Non jan

Portu Jatetxea

Portu Jatetxea

Natura ingurunean kokatuta, terraza zabala eta haurrentzako parkearekin, euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen du, haragi eta arrain paregabeekin.

Aiako Portu Erretegia natura ingurunean kokatua dago. Jangela handia eta terraza zabala du, haurrentzako parke baten eta frontoiaren ondoan. Haragi eta arrainak parrillan prestatzen ditugu. Eguneko menua, asteburukoa eta taldeentzako menu bereziak eskaintzen ditugu. Erreserbak onartzen dira. Euskal sukaldaritza tradizionala lantzen dugu, sasoiko produktuan oinarrituta. Nabarmentzekoak: arkumea, antxumea eta txerrikumea burruntzian (erreserba egin behar da aurretik), eta baserriko oilasko erreak.