Aiako auzoak

Santio Erreka

Santio Erreka

Auzoko baseliza eta burdinolaren arrastoak bisitatzeko aukera dago. Industria garapenak eta inguruko paisaia ederra erakargarri egiten dute.

Andatza auzoa pasa eta Oriorako bidean Santio Erreka auzoa dago. Inguruko burdinoletarako mineralak zeramatzaten ontziek atrakatzeko portua eta manufakturatutako burdina kargatzeko lekua bertan zeuden. Santiago baseliza bertan dago oraindik, eta berak ematen dio izena auzoari. Arrazubi burdinolaren arrasto sakabanatuak ere badaude. XVIII. mendean izan zuen goraldirik handiena, aingurak egiten hasi zirenean. Fermin de Gilisagastik patentearen jabe egitea lortu zuen, eta Arrazubiako lehenengo burdinola jarri zuen. Azken urteotan, Andatzan bezala, biztanle kopurua asko handitu da bai industria garapenagatik bai Oriotik hurbil egoteagatik.