Aia Turismoa

PR-Gi4001 Pagoetari bira

PR-Gi4001 Pagoetari bira

Ibilaldi honek paisaia ederrak eta kultura interesgarriak eskaintzen ditu, mendiaren inguruan zehar, elurzulo eta pagadi ikusgarriak ezagutuz.

Ibilaldi honek Pagoeta mendiaren inguruan borobil bat marrazten du, paisai eta kultur intereseko hainbat lekutatik pasatuz. Hasi eta berehala Burnigurutzeko burnizko gurutzearekin egingo dugu topo. Ondoren Azkortehaitzeko falla, Sagastizabalgo elurzuloa, Beorbarrutiko hagina eta Elutsaindiko pagadi bikaina ikusiko ditugu, lizarbakarreko bidegurutzera iritsiz. Altzola auzora bidean beste bi elurzulo ikusiko ditugu. Pagoeta mendia inguratzen jarraituko dugu panoramika ederrak erakusten dizkigun pista batetik. Azken zatian transhumantziako bidea zenarekin bat egiten du ia Aiara iritsi arte.