Aia Turismoa

Elurzuloak

Elurzuloak

Elur pilatzeko eta kontserbatzeko zuloak bisitatzeko aukera paregabea da, historia eta tradizioa ezagutzeko, neguko paisaia ederrak gozatzeko.

Sagastizabalgo erluzuloa eta Nebera baserriko “Nebera handi” eta “Nebera txiki” elurzuloak. Elurra pilatu eta kontserbatzeko zuloak dira. Naturalak izan zitezkeen, mendiaren erliebeari esker, edo gizonak eraikiak. Neguko elurteetan elurrez betetzen ziren, jela egiteko eta gero saldu egiten zen. Gauza askotarako erabiltzen zen izotza eguneroko bizitzan: sendagai bezala, janaria kontserbatzeko eta izozkiak edota edari freskagarriak egiteko. Nebera baserritik gertu bi elurzulo daude; horietako bat, oso haundia, 1660.urtean eraikia izan zen Zarauzko Anderearen aginduz.